Noticias

Heldu da EGA azterketa egiteko bigarren deialdia

0

Uda aurretik lehenengo deialdia egiten dan moduan, udagoiena da bigarren deialdirako sasoia urtero EGA azterketa egiteko.

Aurten be Labayru Fundazioak, zentro homologaua dan aldetik, azterketa prestau eta egin dau. Atariko proba azaroaren 16an izan zan. Hori gainditu dabenek azaroaren 23an eta 24an egingo dabez idatzizko proba eta ahozkoa hurrenez hurren.

EGA aspalditik araututako titulua da, Europako mailetan C1egaz parekatuta dagoana. Labayrun azterketa egin ahal izateko, ikasleek bertako hirugarren maila gaindituta euki behar dabe.

 

Labayru Fundazioa Euskaraldiagaz

0

Euskaraldia laster dator, baina urte osoa doa hori prestetan. Labayrun be barruraino sartu gara, erakunde eragile moduan parte hartu dogu.

Oraingoan beharginen arteko Hamaikakoa osotu dogu gure argazkia egiteko. Badator Euskaraldia eta horretan ibiliko gara, beharlekuan eta bakotxa bere bizilekuan.

Asko gara hizkuntza-ohiturak astindu eta euskera gehiago erabili gura dogunok, oraingoan alkarregaz lotsak, aurreiritziak eta ohiturak aldatzeko aukera daukagu eta taldean errazagoa izango da.

Eleketan programa Begoñazpi ikastolan

0

Aurten be Begoñazpi Ikastolan Eleketan programa beteko dogu, 3 urteko umeen gelakoakaz hasi eta DBH2ko ikasleenganaino, maila guztietan hiruna tailer egingo ditugu ikasturtean zehar. Guztira 33 tailer, hamaika hiruhileko bakotxean, eta maila bakotxean ehun bat ikasle batez beste.

Eleketan programako tailerrak era guztietako gaiak lantzen dira euskal kulturea, lanbide zaharrak, Euskal Herriaren historia, euskal gastronomia…, beti be irakasleekaz adostuta eta ikasleen maila eta adinera egokituta, ordu eta erdiko saioetan

Hiruhileko honetan: Haur Hezkuntzan letxuga landatzen, betiko olgetak eta taloa egiten ikasi; Lehen Hezkuntzan Gabonetako tradizinoak, artzaintzaren eta burdinoletako ofizioak, herri kirolak, Euskal Herriko txoko eta ohiturak, ipuina asmau; eta DBHn gerraren memoria eta mendizaletasunari buruzkoak.

Programa honen helburua da euskal hizkuntza eta kultura modu ludiko baten ezagutzea zaletasuna eta enpatia eragiteko.