Noticias

Labayruko laguntzaileak Bizkaia Irratian

0

Labayru Fundazioko Euskal Bibliotekan egiten diran lanen artean, laguntzaile talde batek astero-astero aldizkari-bildumak osotzen, kartelak eskaneatzen, papel solteak ordenatzen eta abar egiten dauan lanaren barri emon dogu Bizkaia Irratiaren bidez alkarrizketa baten.

Behar handia egiten dabe, Juan Angel Gainzaren gidaritzapean batzen diran laguntzaileek. Gainzak Euskodok alkartea sortu eban orain dala urte batzuk, papelak batzen egiten dauen lana bideratzeko. Izan be, urteak daroaz Labayruko liburutegira, Lazkaoko beneditarrenera eta Gasteizko Sancho el Sabiokora hainbat eta hainbat dokumentu bideratzen.

Horregaz lotuta dago Labayruko liburutegian astelehenero egiten daben lana.

Bitañoren liburuaren aurkezpena

0

Nikolas Alzola Gerediaga Bitañoren prosazko idatziakaz ondu dabe Mugarrapetik kontu kontari. Esku bete atal izeneko liburua lagun honeek: Antton Mari Aldekoa-Otalora, Xabier Boveda, Alberto Errazti eta Sebastian Gartzi Trujillok. Izurtzan aurkeztu da liburua azaroaren 9an, bertan direla egileak, Adolfo Arejita Labayruko zuzendaria, Lorea Muñoz Izurtzako alkatea, eta Martin Lasa La Salleko Anaia.

Liburua Labayru Fundazioak argitaratu dau Sutondoan izeneko bilduman Izurtzako Udalak, La Salle ordenak eta BBK Fundazioaren laguntasunagaz. (gehiago…)

Jabier Kalzakortaren hitzaldia Iruñean

0

Iruñeko Ateneoak antolaturik Jabier Kaltzakortak Kondestable jauregian, azaroaren 5ean, arratsaldeko zazpi eta erdietan, “Emakumea euskal baladetan” hitzaldia egin eban. Hizlariaren aurkezpena Ateneoko Josu Jimenez idazleak egin eban. Hitzaldia, neurri handi batean, Euskal baladak: azterketa eta edizio kritikoa I, II liburuen aurkezpena izan zan. HIzlariak euskal baladen ezaugarri nagusiak emon eta ostean, euskal baladetan agertzen dan emakumearen arketipo eta rol desbardinak azaldu eta aztertu ebazan.