Noticias

Mahai-ingurua Galdakaon ‘Emakumeak eta ondarea’ gaiari buruz

0

‘Andrak bizi-erakusle Galdakaon’ izenburutzat hartuta, mahai-ingurua eratu dogu Galdakaon, Udalak eskatuta. Jarduera hori aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldien barruan sartu da.

Herriko jenteak partu hartu dau mahai-inguruan, arlo ezbardinetan dabilena, adin ezbardinetakoak, ibilbide ezbardina egindako personak: (gehiago…)

Etniker Euskalerria taldeen XLI. batzarra

0

Leioako Euskal Herriko Unibersidadeko Medikuntza Historiaren Euskal Museoan ospatu zan Euskalerriko Etniker Taldeen 41. Batzarra. Aurten Bizkaiko taldeak eukan jardunaldia antolatzeko ardurea. Bertara herrialde desbardinetako 30 kide inguru batu ziran.

Anton Erkorekak egin eban lehenengo aurkezpena; eta horren ostean, Luis Manuel Peñak, Etniker Bizkaia taldearen idazkari lez, zuzendu eban batzarra gai-zerrendeari jarraituta. (gehiago…)

Bediako andren ekarpena ondarean, bideoan jasota

0

Andren lekua ondarearen transmisinoan izan da aurtengo Ondarearen Jardunaldietako gaia. Gai horreri helduta, Bediako andren ekarpenaren barri batu dogu bideo baten.

Belaunaldi ezbardinetako lekukoen bitartez, familia barruan, herrian, lanbideetan eta ohituretan ze aldaketa egin diran jaso dogu. Gauza batzutan asko aurreratu dogu, beste batzutan ez hainbeste; arlo batzutan bardintasunerako bidean goaz, beste batzutan, urruntzen, antza. (gehiago…)