Noticias

Busturiko emakumeak bizitzaren ardatzean bideoaren aurkezpena

0

Joan dan eguenean, hilaren 18an, aurkeztu zan Altamirako Kultur Etxean Busturiko emakumeak bizitzaren ardatzean izeneko bideoa. Ikusentzunezko honetan, Europako Ondare Jardunaldietarako aukeratutako gaia landu da: Ondarea emakumeen emaria. Herriko andrazkoen testigantzak erabilita, Busturian XX. gizaldian emakumezkoek euki daben bizimodua eta eguneroko zereginetan izan daben garrantzia erakusten da. Aparteko garrantzia emon jake kasu honetan eurak egindako lan desbardinei. (gehiago…)

Kategorietan banatuta, `kategoriako´ sariak Botabaren 2. edizioan

0

Azaroaren 5ean hasiko da Labayru Fundazioak bigarren urtez antolatutako Botaba lehiaketa. Instagram izango da euskarria eta Gaztea Irratia bozgorailua, egunerokoan darabiltzagun esamoldeak Euskal Herri osora zabaltzeko.

Indarberrituta eta hainbat berrikuntzarekin dator aurtengo edizioa.

`Kategoriako´ sariak izango dira aurten jokoan, kategoria ezberdinetan. Partaidetza handitu eta sustatzeko asmoz, 4 kategoria diferentetan parte hartzeko aukera emango da, bakoitzean sari ederra irabazteko aukerarekin. Kategorietako bat, gainera, euskaltegiei zuzenduta egongo da, ikasgelan bertan sortutako bideoekin lehiaketarekin bat egin ahal izateko: (gehiago…)

Emakumeen rolak euskal baladetan aztertu dau Jabier Kalzakortak

0

Ondarearen Europakako Jardunaldien barruan, Labayru Fundazioak eratutako hitzaldia egin dau Jabier Kalzakortak urriaren 17an Derioko egoitzan. Hogei bat lagun batu dira hitzaldira.

Euskal baladetan emakumeen jokabide arketipikoenak agiriratu ditu hizlariak, testu hautu batzuk erabilita horretarako.

Ezagutzen dan baladarik zaharrena eta barriena konparauta hasi da, andrazkoen jokabideari begira bietako parekotasunak ekarri ditu gogora. Euskal Herri osoko gaiak, testuak eta aldaerak erabili ditu, ezaugarri nagusien aurkezpen orokorra egiteko.

Gai interesgarria, indartsua da guztiz, testu-zati dotoreak gorde dituena gure literatur tradizinoan.

Entzuleak gustura egon dira, eta hizlariaren jakintzaz gainera, azaltzeko argitasuna nabarmendu dabe.