Noticias

Arantzazun egon gara

0

Arantzazun urriaren 4, 5, 6an, Euskaltzaindiaren mendeurrenaren inguruan, euskeraren batasunerako egindako lehenengo pausoak gogoratu dabez, 50 urte bete diranean. Hiru eguneko jardunaldiak egin dabez, programa beteagaz. Labayru Fundazioak jarduerotan parte hartu dau, entzule ezeze bertako ekintzetan be.

Hitzaldien artean, Adolfo Arejitak “Euskara batua, ahozko transmisioko hizkeraren mesedegarritasuna” izeneko hitzaldia egin dau. Euskera batuaren ibilbideaan egin diranak eta egiteko dagozanak kontuan hartuta, ekarpen asko entzun dira egunotan Arantzazun. (gehiago…)

Euskaraldiaren aurkezpena Segurtasun Saileko Erandioko egoitzan

0

Urriaren 4an Segurtasun Sailaren Erandioko egoitzan, Euskaraldia ekimenaren aurkezpenean parte hartu genduan. Lander Solozabal, Ziortza Sanz eta Ziortza Egurenek Euskaraldiaren nondik norakoak azaldu eutsezan han batutako entzuleei, guztira 120 baino  gehiago

Aurkezpenean hainbat gai azaldu ziran: Euskaraldia zer dan, zein dan helburua, noiz izango dan, zer dan Hamaikakoa, Ahobizi/Belarriprest rolak zer diran, zelan emon izena  Euskaraldian…

Saioa ederto joan zan, hartzaileak poz-pozik eta gogotsu, eta aurkezpenaren ostean Segurtasun Sailaren eta Ertzaintzaren Hamaikakoa aurkeztu eben kanpokaldean.

Luis Manuel Peña ‘Baserritik mundura’ jardunaldietan

0

Joan dan irailaren 21ean ‘Baserritik mundura’ izeneko jardunaldia egin dabe Sarrikoko unibersidadean, Hegoa institutuak eta EHNE sindikatuak eratzen daben ‘Elikadura-burujabetza eta agroekologia. Baserritik mundura: gure elikaduraren etorkizuna jokoan’ ikastaroaren bigarren edizinoaren barruan. Helburua da hainbat gairen inguruan eztabaidatzea, horretan ibilitakoen esperientzietan oinarrituta. (gehiago…)