Noticias

Euskerea ikasi edo hobetu gura badozu, emon izena Labayruren eskoletan

0

Labayru Fundazioak euskerea ikasi gura dabenentzako, hobetu gura dabenentzako edo EGA prestau gura dabenentzako eskaintza ederra dakar aurten be. Alfabetatzeko eta euskalduntzeko maila guztiak, EGA eta hizkuntza-eskakizunak eskuratzeko ikastaroak, HABEren agiri ofizialak lortzeko eskolak, eta mintzamena edo bizkaierea hobetzeko ikastaroak emongo ditu ikasturte barrian.

Aitatu behar da alfabetatzeko ikastaroetarako ikasle barriek sarrera-azterketea egin beharko dabela. Irailaren 24an izango da, 16:00etan.
 (gehiago…)

Iaz baino ikasle gehiago udako ikastaroetan

0

Labayru Fundazioak emoten dituan udako ikastaroek ia ehun ikasle hartu ditue bagil eta garagarrilean. Bi hamabostalditan banatuta, hamar talde sortu dira, iaz baino gehiago. Aurtengo edizinoaren balorazino ona egin dau Labayruk, eta ikasleek erantzundako inkesten emaitzei erreparatuta, hareek be oso gustura ibili dira.

Bagilaren 18tik 29ra bitartean, alfabetatzeko eta EGA prestatzeko ikastaro trinkoa hartu eben gaztetxoek. Garagarrilaren 2tik 14ra, barriz, Labayruk 49. urtez eskaini dituen udako ikastaroetan batu dira hainbat ikasle, gazte zein nagusi. (gehiago…)

150 bideo-pasarte barri www.herriondarea.eus atarian

0

Labayru Fundazioak hainbat hamarkada daroaz bizimodu tradizionalari buruzko informazinoa batzen, ikertzen eta gizarteratzen. Aurten be, daborduko, hainbat herritarren testigantzak batu dauz, eta www.herriondarea.eus atarian argitaratu, besteak beste: Zeberioko Manu Etxebarriak mitologiaren gainean kontautakoak; Zeanuriko Enrike Etxebarriak artzaintzari buruz azaldutakoak; Zeanuriko Ander Manterolak erroteari buruz esandakoak eta egurraren eta basoaren gainean Atxondoko Jesus Eguzkiza Eguzkik ondo baino hobeto ezagutzen dituanak.

 (gehiago…)