Noticias

‘Bilbao’ aldizkarian Labayruren lana goratu

0

Bilbao aldizkaria Bilboko udalak ateraten dau, uriko hainbat barri emonaz, kultura arlokoak batez be. Aurtengo lehenengo zenbakian, urtarrilekoan, Labayruren ganeko artikulu bi datoz.

Batean, 10. orrian, “Transmisioa bermatzeko ahalegina” izenburuagaz, Labayruren jarduerak, lan egiteko arloak, eta gure ibilbide luzean arakatutako esparruen barri emoten da.  Bigarrenean, kontrazalean, Igone Etxebarria zuzendariari egindako alkarrizketa dator, euskerearen egoeraz, etorkizuneko erronkez, eta horri erantzuteko Labayrun egiten dan lanaz diharduela.

Bizkaia Irratian kolaborazinoa

0

Bizkaia Irratian hamabostean behin parte hartzen hasita gagoz etnografia edo herri ondareko gaiei buruz. Oin dala hainbat urte egiten zan moduan, barriro heldu deutsagu parte hartze horri.

Era askotako gaiak erabiliko dira bertan, alde batetik egutegiagaz lotuta datozen ospakizunak, jaiak, ohiturak, urteko zikloak eta abar; eta bestetik, osterantzeko gaiak, kasurako, jateko ohiturak, lanbideakaz lotutakoak, familia eta herri mailan antolatzeko moduakaz lotutakoak eta abar. (gehiago…)

ETBko ‘A bocados’ saioan

0

Gabonetan ondo be ondo dakigu danok jan-edanak aparteko lekua eta garrantzia hartzen dabela. Euskal Telebistan emoten dan ‘A bocados’ saioan be, abenduan zehar tarte bereziak egin dabez, Gabonetan ohitzen diran jateko bereziak dirala-ta.

Abenduaren 22ko saioan, Labayruko Akaitze Kamiruagak parte hartu eban programan, Gabon gaueko menu tradizionalari buruzko argibideak emoten. Horrez ganera, ogi-kuskurraren inguruan egon dan edo dagoan ohituraren barri be ederto azaldu eban.

Ikusi gura izan ezkero, sakatu hemen: https://eitb.eus/N_5DNPxP/