Noticias

Urtea agurtzen

0

Labayrun astero hartzen doguzan boluntario-taldekoak urtea agurtzeko batu ziran abenduan, hamaiketakoaren bueltan. Betiko moduan, giro onean eta kantuan emon eutsien atzena urteari.

Urte barriari osasuna eta lagun barriak eskatu eutsien, lana gustura egiten dabela-ta aurrera egiteko gogoan. Halan izan daitela.

Durangoko Azokan egon gara

0

Durangoko Azoka amaitu barri da. Aurten be han egon da Labayru Fundazioa bere lanak aurkezten eta eskaintzen. Euskal kultura sortzen dogu eta hori erakutsi gura izan dogu. Aurten Ikastolak loran mila koloretan lana eroan dogu, Bilbon gerra osteko ikastolen lehenengo pausoak azaltzen dituan lana. Horregaz batera, Esanetik idatzira II, gramatikako artikulu-bilduma Adolfo Arejitak prestatua. Eta baita be Jon Mentxakatorrek egindako ikerketa, Euskal ahozko ipuinak eta lurpeko eremua. Antologia eta azterketa izenekoa. (gehiago…)

Bizkargiko dokumentala Irudienean

0

Aurten Irudienean parte hartu dogu, Bizkargiri buruz egindako Bizkargiko Eguna: Atzotik gaurkora dokumentala aurkeztuz. Zornotzako udalak eskatuta, Ondarearen Europako Jardunaldietarako prestatu genduan ordubeteko dokumentala. Orduan herrian aurkeztu zan, eta orain Durangoko Azokan, abenduaren 10ean, Irudienea atalaren barruan. (gehiago…)