Noticias

Mitologiari buruzko lan erreferentea

0

Jon Mentxakatorre galdakoztarrak Euskal ahozko ipuinak eta lurpeko eremua. Antologia eta azterketa izeneko lana egin dau Santi Onaindia bekaren bitartez. Gure herriko ahozkotasunaren transmisinoan izandako etena kontuan hartuta, egileak mitopoesia, edo guk lurpeko eremu horri emon izan deutsagun kontakizuna aztertu dau. Liburu mardulak urten dau, ale bitan argitaratua; alde batetik azterketa, eta bestetik testu-antologia. (gehiago…)

Sukarrietako etxeen eta lekuen izenak liburu baten jasota

0

Aurtengo proiektuen artean Sukarrietako toponimia aztertu dogu, bai etxeen izenak bai lekuenak, toponimia nagusia esaten dana. Hori Sukarrieta itsaso eta lehor. Toponimia de Sukarrieta izeneko liburura ekarrita aurkeztu dogu abenduaren 2an, Euskerearen Nazinoarteko Egunaren bezperan. (gehiago…)

‘Ispastertarrak berbaz berba’

0

Ispasterren ekitaldi ederra egin dabe Euskerearen Nazinoarteko Eguna ospatzeko. Etxeetan hainbat tresna batu eta plazara atera dabez. Euron izenak irakastea zan helburua, eta bai, emon dau gogoratzeko bidea hara hurreratutako herritarren artean. Horrez ganera, Onintza Enbeita eta Janire Arrizabalaga bertsolariak horren ganean kantuan ipini dabez. Azkenean, meriendea eroateko otzaratik guk egindako liburuxka atera dabe: Ispastertarrak berbaz berba(gehiago…)