Noticias

‘Ispastertarrak berbaz berba’

0

Ispasterren ekitaldi ederra egin dabe Euskerearen Nazinoarteko Eguna ospatzeko. Etxeetan hainbat tresna batu eta plazara atera dabez. Euron izenak irakastea zan helburua, eta bai, emon dau gogoratzeko bidea hara hurreratutako herritarren artean. Horrez ganera, Onintza Enbeita eta Janire Arrizabalaga bertsolariak horren ganean kantuan ipini dabez. Azkenean, meriendea eroateko otzaratik guk egindako liburuxka atera dabe: Ispastertarrak berbaz berba(gehiago…)

Arratzuko bizimoduari buruzko lana aurkeztu dogu

0

Aspaldian hasi ginan Arratzun grabazinoak egiten kultur ondarearen barri jaso eta barriro zabaltzeko. Oingoan Arratzu Bizimodua eta ohiturak izeneko liburua argitaratu dogu, eta abenduaren 2an aurkeztu, Euskerearen Nazinoarteko Egunaren inguruan.

Herritarrei batutako informazinoagaz osotu da gehien baten liburua. Bertan, herriaren eta auzotasunaren barri emoteaz ganera, etxea eta familia, nekazaritza, abeltzaintza, bizitzako eta heriotzako ohikuneak, herri-egutegia eta aisialdiko jarduera batzuk batu ditugu. (gehiago…)

Ikastolen sorrereari buruzko bideoa eta liburua aurkeztu doguz Bilboko Udalean

0

Bilboko Udalagaz daukagun hitzarmenaren barruan, Ikastolak loran mila koloretan izeneko bideoa eta liburua sortu eta argitaratu doguz. Gaur, azaroaren 15ean, aurkezpena egin dogu Bilboko udaletxean.

Lan horretan ikastolen hasierako urteetako jardueraren barri emoten da, lekukoen bitartez. Bertan parte hartzen dabe ikasle izandakoek, andereño ibilitakoek eta gurasoen ikuspegia azaltzen dabenek. Halakoak alkartu dira aurkezpenean be. Oso hunkigarria izan da hirurogei urte geroago andereño-ikasleak alkartzea lan honen bueltan. (gehiago…)