Noticias

Unibersidadeetako irakasleak bisitan

0

Gaur Derioko egoitzan bisitan euki ditugu Naroa Anabitarte, Izaskun Elezgarai eta Eneko Bidegain EHU eta HUHEZIko irakasleak. Aurreko baten gure egoitza eta liburutegia ezagutzeko konbitea egin geuntsen laguntzaile guztiei. Hortik etorri da bisita hau, Labayru barrutik hobeto ezagutu guran. (gehiago…)

Liburuzainak alkartuta

0

Joan dan ekainaren 28an alkartu dira barriro Ander Manterola Euskal Bibliotekako arduradunak Lazkaoko Beneditarren Fundaziokoakaz eta Sancho el Sabioko arduradunakaz. Han izan dira: Deriotik Ander Manterola eta Jon Elorriaga; Lazkaotik Juan Jose Arregi eta Miren Barandiaran; eta Gasteizetik Carmen Gómez eta Jesus Zubiaga. Danen arteko zubi egin dau Euskodokeko Luis Angel Gainzak. (gehiago…)

Aldizkari barria, ‘Litterae Vasconicae’ 19

0

Litterae Vasconicae – Euskeraren Iker Atalak aldizkariaren 19. zenbakia argitaratu barri dogu. Lau artikuluk osatzen dabe alea.

Alde batetik, Jabier Kaltzakortak ahozko literaturaren ganeko lan bi dakarz. Lehenengoan ‘Lili bat ikhusi dut baratze batean’ kantuaren barri emoten dau. Amodiozko kantu horren ezaugarri batzuk azaldu eta ostean, hainbat aldaera dakarz agirira, gehienak orain arte inoiz argitaratubakoak. (gehiago…)