Noticias

Fair Saturday Fundazinoaren saria Labayruri

0

Fair Saturday sarien artean, aurten Labayru saritu dau izen bereko fundazinoak. Seigarren urtea da sariok banatzen dabezana, gizarte justuago, garatuago eta hobeagoa egiteko kulturearen bitartez inpaktua lortu daben norbanakoen, alkarteen eta erakundeen lana aitortzeko. (gehiago…)

Ondarearen Europako jardunaldiak aurkeztu dira

0

Bizkaiko Foru Aldundiak urtero koordinetan dituan Ondarearen Europako jardunaldiak aurkeztu ditu irailaren 18an. Urrian zehar, hilebeteko programa bete-betea egongo da, ondareagaz eta kultureagaz lotuta. Bizkaiko hainbat udal, alkarte eta erakunde batu dira programara. Sarean konsultau daiteke noiz zer dagoan, gustu guztietarako ekitaldiak egongo dira eta: bideoak, bisita gidatuak, hitzaldiak, erakusketak, antzezpenak, agerraldiak…

 (gehiago…)

Ondare immaterialaz egiten dogun lana azaldu dogu Valentzian

0

Irailaren 14an Valentzian Espainiako Eleizaren Agirizainen Alkarteak egindako XXXIII. Biltzarrean parte hartu dogu. Aurtengo batzarra “Eleizaren artxiboak eta ondarea” izenburuagaz egin da, eta bertan Labayruk ondare immaterialaz daukan artxiboa eta horregaz egiten dogun lanaren barri emon dogu.

 (gehiago…)