Noticias

Teknikarirako ikastaroa erdira heldu da

0

Hasi da iraileko teknikarirako ikastaroa, eta honezkero erdira helduta dago. Ikastaro laburra da, trinkoa, aste bikoa, saioak goizez eta arrastiz eta zapatu goizean dituena.

 (gehiago…)

Ikasturte barrirako matrikula egiteko epea zabalik

0

Ikasturte barria urrian hasiko da Labayrun, eta honezkero matrikulea egin daiteke gure bulegoetan. Eskaintza zabala dago, ohiko mailak egin gura dabezenentzat, nahiz azterketa ofizialetara aurkeztu gura dabenentzat.

Euskera maila guztiak ikasi daitekez gure artean, batuaz nahiz bizkaieraz. Horrez ganera, B1, B2 edo C1 mailako azterketak prestau gura dabenek, berenberegiko ikastaroak eukiko dabez, azterketa-egunerako egokituta. Eta online ikasteko aukerea be badago. (gehiago…)

Bilboko Udalak eta euskaltegiek euskera ikastearen aldeko kanpaina iragarri dabe

0

Irailaren 6an Bilboko Udalak eta uriko 17 euskaltegiek euskerea ikasteko kanpainea aurkeztu dabe. ‘Euskarari bai’ lelopean, bilbotarrek 17 euskaltegietakoren baten euskerea ikasteko matrikula egitera konbidau dabez. Bertan izan dira Eider Inunziaga, Euskarako, Herritarren Arretako eta Partaidetzako, 2030 Agendako eta Nazioarteko Gaietako Saileko zinegotzia, eta euskaltegien ordezkariak. (gehiago…)