Noticias

Gorka Martínez eta Jokin Gorozika Ohorezko Laguntzaileak

0

Ohorezko Laguntzaile barriak ditugu Gorka Martínez eta Jokin Gorozika. Hona euren gorazarrea.

“Labayru Fundazioak Gorka Martínez jauna Ohorezko kide izendatzearen errazoia ez datza oraingo unean BBK Fundazioaren Buru izate horretan, eta bai Labayruren ibilbide luzean gure Fundazioaren jarduerak eta ekimenak babesteko edo bultzatzeko erakutsi dauen borondate betean.

 (gehiago…)

Labayruko Laguntzaileen Batzar Nagusia egin dogu

0

Labayruko Laguntzaileek urteko Batzar Nagusia egin dabe maiatzaren 29an Bilbon, BBK Gelan. Labayruko Artezkaritza laguntzaileen sarea barriztetako helburuari helduta dabil; horregaitik, ahoz ahoko kanpaina egin dabe, Labayruren inguruan ibilitako jenteari konbitea egiteko batzarrera joan eta Labayru barrutik hobeto ezagutu dagien, laguntzaile egiteko pausua erabagi orduko. Guztira 150 lagunetik gora batu dira ekitaldian.

 (gehiago…)