Noticias

Eñaut Etxebarri ikertzailea gure liburutegian

0

Eñaut Etxebarri Bilboko diseinatzaile grafikoa da. 25 urte daroaz horretan beharren berak sortutako Artefakto enpresan. Gaur egun horrez ganera unibersidadean Komunikazino zientzietako fakultadean irakasle dabil, ikus-entzunezko komunikazinoan eta publizidadean. Gaur egun doktorego tesia prestatzen dabil euskal grafia gaiari buruz.

Aspalditik dauka gai horretarako zaletasuna, denda eta tabernetako errotuloetan ikusita, oso ugaria izan dalako eta gaur egun be badalako. Gaur egun, ostera, iraganeko usaina hartzen deutso, kalidade grafikoaren aldetik zerbait galdu dauelakoan. (gehiago…)

Urteko jai-egutegia Bedian ondarearen ikuspegitik

0

Ondareko egitasmoen artean, liburua argitaratu barri dogu: Bedian jai giroan herriginen izenburukoa. Bediako udalaren eskariz egindako proiektua da, urteokaz harako egin doguzan beste hainbaten jarraipena. (gehiago…)

Adimen artifizialari buruzko prestakuntza

0

Adimen artifiziala oso arin doa sartzen gure bizimoduan arlo guztietan. Horretarako prestau egin behar da, eta gaur halako prestakuntza saio bat egin dogu Imanol Teran adituagaz. Sarrera orokor bat egin deusku, adimen artifiziala esaten jakona nondik datorren eta ChatGPTk ekarri dauen iraultzak nora garoazan apur bat kokatzeko. (gehiago…)