Noticias

Itsasoko andren beharrak goratzen

0

Geu be bagara itsasoa lanak interesa sortu dau gizartean. Oraingoan Akaitze Kamiruaga egileak Bermeon parte hartu dau hitzaldi baten. Izan be, Arrantzaleen Museoak 75 urte bete dituala-ta, hitzaldi zikloa eratu dabe itsasoagaz eta arrantzagaz lotuta hainbat gai tratatzeko. Maiatzaren 25ean Akaitzek andrazkoek arrantzaren inguruan bete dabezan lanbideak erabili dau gaitzat.

 (gehiago…)

Kulturak desbardin baizen bardin egiten gaitu

0

Orain hile batzuk ekin geuntsan, kulturartekotasuna sustatzea helburu dauan “Mundubete jai” proiektuari, Bilboko Udalagaz daukagun hitzarmenaren barruan.

 (gehiago…)

Etnografiako gaiak edozeinen eskura

0

Gurean zer berri? Zaharrak berri bildumako liburu barria argitaratu dogu. Bildumako zazpigarrena da honezkero, Etnografia atalak izeneko blogak daroazan urteak hain zuzen be. Blog horretan astean-astean artikulu bat zabaltzen da, etnografiagaz lotutako gai baten ganean. Urteko guztien artean hamabi aukeratuta osotzen da liburua. Euskeraz ezeze, gaztelaniaz eta ingelesez be ateraten da, eta liburuan halan dago jasota, hiru hizkuntzetan.

 (gehiago…)