Noticias

Euskera-teknikari izateko ikastaroa irailean

0

Irailean EusTET ikastaroa egingo dogu barriro Labayrun. Euskera-teknikari eta trebatzaile jarduteko ikastaro trinkoa da, eta irailaren 9tik 21era bitartean egingo da. Ikastaro teoriko-praktikoa da. Edukien artean euskerearen erabileraren normalizazinorako arloak zeintzuk diran, zelan lantzen diran, ze metodologia eta ze jarduera erabilten diran azaltzen dira. Ikasgai guztietan teoria eta praktika batera lantzen dira, beti be kasu errealen azterketan eta ariketa praktikoetan oinarrituta. Ikastaroa amaitzeko, taldeka lan praktiko bat aurkeztu behar dabe ikasleek. (gehiago…)

Kirmen Uriberen nobelea irakurten Arriagan

0

Igone Etxebarriak parte hartu dau aurtengo Arriagako irakurraldian, Labayru ordezkatuz, Kirmen Uriberen nobelaren pasarte bat irakurtzen. (gehiago…)

Prestakuntza eta beharginen batzarra

0

Joan dan astean, ekainaren 14an, saio bikotxa egin dogu Labayruko beharginok. Alde batetik, Linkedin sarea erabilteko prestakuntza saioa, eta bestetik beharginen urteko batzarra. (gehiago…)