Noticias

Industrializazinoari buruzko lana aurkeztu dogu Berrizen

0

Berrizko Kultur Etxean, abenduaren 15ean, Berriz, metalez eta ekinez hazia izeneko lana aurkeztu dabe Orlan Isoir Berrizko alkateak, eta Akaitze Kamiruaga Labayruko zuzendariordeak.

 (gehiago…)

Adolfo Arejita Bilboko ospetsuen artean

0

Abenduaren 15an egin dabe Bilboko Udaletxean aurtengo ospetsuak izendatzeko ekitaldia. Honeek dira: Daniel Innerarity, Iraia Iturregi, Adolfo Arejita eta Susana Rodríguez Vidarte. Eurakaz batera, uriko enbaxadore izendapena eskaini deutsie Bilboko Orkestra Sinfonikoari.

 (gehiago…)

Agur Durangoko Azoka, datorren urtera arte

0

Hutsik egin barik, aurten be Durangoko Azokan egon da Labayru Fundazioa. Aurten arean aldatuta dana dala, urteko argitalpen barriak bakarrik erakutsi doguz eta: Munduenea ipuin-bilduma; Non eta Bilbon, Bilboko leku-izenen ganeko artikulu-bilduma; eta Geu be bagara itsasoa izeneko liburua, itsasoari lotuta andren lanbideak eta bizipenak jasoten dituana. Horrez ganera, Saguganbaran egin dogu ipuinen aurkezpena.

 (gehiago…)