Noticias

Soinu askotako ipuinak Munduenea II bildumarako

0

Aurrera doa munduko ipuinen bigarren bilduma, Munduenea II. Hamar ipuin batuko doguz beste hainbat herrialdetakoak, bakotxa jatorriko hizkuntzan eta euskeraz. Oraingoan honeek dira: hassania, turkiera, ukrainera, poloniera, Mexikoko nátuatl jatorrikoa gaztelaniaz, Peruko kukama, japoniera, ingelesa, persiera edo farsi eta Filipinetako tagaloa. (gehiago…)

Herri ondarea batzeko hainbat egitasmo martxan

0

Aurten be hainbat egitasmo lantzen gabilz herri ondarea batzeko eta zabaltzeko. Egunotan Busturian ibili gara, adituakaz eta hango herritarrakaz herriko bideei buruzko informazinoa biltzen gero bideo batera ekarteko. Egitasmo hori urriko Ondarearen Europako Jardunaldietan erakutsiko da. (gehiago…)

Jokin Altuna pelotaria Labayrun

0

Aspe enpresak egindako eskakizunari erantzunez, bisita berezia euki dogu Labayrun maiatzaren 24an, Jokin Altuna pelotari handiarena. Urtero txapeldunak alkartzeko egiten daben bazkariaren aurretik, Derioko egoitzan izan dogu kazetariakaz alkarrizketak grabatzen. Aspe enpresak leku bat behar ebala-ta, gurean egon da. Ez dau erreparorik euki bertako beharginakaz argazkia egiteko.