Noticias

Aireportuak herrietan ekarritako ondorioak batzen dituan ikerketa

0

Maiatzaren 12an, Bilboko Ondare Aretoan, Antzinako paisaia biziberritzen (Bilboko aireportua eraiki eta handitzeagatik zer desagertu zen) izeneko ikusentzunezkoa eta liburua aurkeztu ziran. Ipi-Apa Kultur Elkartea izan da egitasmoaren egilea. Ikerketa horretan Bilboko aireportuak Txorierri bailaran, Sondikan eta batez bere Loiuko udalerrietan izan ebazan ondorioak aztertu izan dira. Aireportuaren eraikuntzak goitik behera aldatu eban inguru horretako paisaia, baita bertakoen bizimodua be, egun batetik bestera, euren baserriak eta lurrak itxi eta alde egin behar izan ebelako.

 (gehiago…)

Udako ikastaro trinkoetarako matrikula

0

Udan, ekainean eta uztailean, euskerea ikasteko ikastaro trinkoak egingo ditugu aurten be, eta honezkero matrikula egiteko epea zabalik dago.

 (gehiago…)

Euskaltzain urgazle barriak

0

Euskaltzaindiak 2021eko azaroaren 26ko batzarrean erabagi eban hainbat lagun Euskaltzain Urgazle izendatzea, euren ibilbidean zetan edo hatan euskerearen alde egindako lana aitortzeko. Apirileko 29ko Osoko Bilkuran agiriak banatu eutsiezan aitortza hori hartutako guztiei.

 (gehiago…)