Noticias

Itzulpengintza ikastaroa online: 5. edizinoa

0

Laster sartuko gara ikasturtearen azken txanpan, baina ikasteko gogoa hondino be biztuta eukiko dozuelakoan, albiste on bategaz gatoz; izan be, maiatz hasieran, itzulpengintzari buruzko ikastaro bat jarriko dogu martxan, online: “Itzulpengintza ikastaroa (1. maila)”. Apirilaren 20tik 29ra bitartean emon ahal izango da izena.

 (gehiago…)

Maddi Dorronsorok Karrera Amaierako Sari Nazionala irabazi

0

Unibersidade Ministerioak unibersidadeko ikasketak bikain egin dabezanak saritzen ditu urtero Karrera Amaierako Sari Nazionalaren bitartez. 2016-2017 ikasturtean graduau ziranen artean dago Maddi Dorronsoro, gure artean Gipuzkoako inauterien katalogoa egiten jardun dauena.

 (gehiago…)

Andren egunagaz bat egin dogu

0

Gaur, martiak 8, andren nazinoarteko eguna ospatzen dala-ta, Labayruko beharginok ospakizun horregaz bat egin dogu, bideo baten parte hartuaz. Horren bitartez, gure aurretik aurrendari eta bidegile izan diran andra batzuk gogoratu ditugu, beste askoren artean erreferente izan diralako. Izan be, gaur egun andrek gizartean daukien lekua eurek zabaldutako bideari esker da, neurri handi baten. Gure esku dago aurrerantzean andren esparrua gero eta gehiago zabaltzea.