Noticias

Prestakuntza Alberto Santanagaz

0

Alberto Santana euki dogu gaur Labayrun bertako beharginentzat prestakuntza-saioa egiteko. Gure ondareko egitasmoen artean hainbat gai jorratzen ditugu, tartean baserriei buruzkoak. Alberto aditua da baserrien gaian, besteak beste tesi doktorala horretaz egin eban eta.

 (gehiago…)

Bilboko eta Bizkaiko Euskerearen Aholku Batzordeak

0

Martiaren 2an batzartu da Bilboko Udaleko Euskerearen Aholku Batzordea, Juan Mari Aburto alkatea buru dala. Tartean izan da Jokin Gorozika, Labayru Fundazioaren presidenteordea, udaleko, beste erakundeetako eta gizarteko hainbat ordezkarigaz batera. Batzar horretan hainbat gai erabili dabez: aurten Bilbon ospatuko dan Ibilaldia; Gobernu Batzordeak onartu barri dauen Hizkuntza ofizialak erabilteko erispideak izeneko agiria; eta, Bilbon Euskerea Sustatzeko Ekintza Planaren ebaluazinoari buruzko proposamen-txostena.

 (gehiago…)

Miren Agur Meabe euskaltzain oso

0

Euskaltzaindiak Miren Agur Meabe euskaltzain oso izendatzea erabagi dau otsaileko azkenengo barikuan Donostian egindako batzarrean. Xabier Kintana emeritu izendatzean geratu zan lekua beteko dau Miren Agurrek. Zorionak!

 (gehiago…)