Noticias

Inauteriak gero eta hurrago

0

Gipuzkoako inauterien katalogoa egiteko enkargua hartu genduan iaz Eusko Jaurlaritzatik, aurretik Bizkaikoena egin genduan bidetik. Horretan jardun dau gurean Maddi Dorronsoro berrobitarrak, Labayruko lantaldearen barruan. Lana amaituta, Lizartzan hitzaldia egin dau hil honen hasieran, herriko eta Gipuzkoako beste herri batzuetako inaute-ospakizunei buruz. Entzule-talde ederra batu zan eta gustura egon ei ziran Maddi antropologoari entzuten. Diario Vascon artikulua egin dabe lan horren ganean.

 (gehiago…)

“Labayrutarrak” ezagutzen

0

Labayru Fundazioa maila askotako lagunen artean osotzen da. Horreetariko batzuk ezagutzen joateko, labayrutarrak bideo-sorta sortu dogu, aldian-aldian gure beharginak nortzuk diran, zer egiten daben eta Labayruko egunerokoaren barri emoteko.

 (gehiago…)

Juanjo Pujanaren gomutaz

0

Atzoko egunez jaso genduan Juan Jose Pujana jaunaren heriotzearen barri. Lerro labur batzuk badeutsaguz zor Labayru Fundaziotik jaun argi honi, berariaz euskal hizkuntzagaz beronek izan dauen lotura estuari jagokonean, gure erakundeagaz, berariaz aldi jakin baten, euki izan dauen hartuemonaren eta bultzatu izan dituan ekimen onuratsuen gomutaz.

 (gehiago…)