Noticias

Aurten be Durangoko Azokan egongo gara

0

Abenduko zubiagaz batera badator aurten be Durangoko liburu eta disko azoka. Aurten barriro be berezia izango da, pandemiak horretara behartuta. Baina egin egingo da, bai aurrez aurrekoa bai birtuala, eta Labayru Fundazioa han egongo da urteroko moduan.

 (gehiago…)

Adolfo Arejitaren hitzaldia Gatikan

0

Aste honetan Adolfo Arejitak hitzaldia egin dau Gatikan bertako euskerea gaitzat hartuta. Herritarren aurrean azaldu ditu herriko euskaldunen berbetaren ezaugarriak. Gaia hauxe izan da: Gatika. Herriko leku-izenetatik herriko euskerearen errastu bila.

 (gehiago…)

Bat egin dogu emakumeen kontrako indarkeriaren egunagaz

0

Azaroaren 25a izentauta dago emakumeen kontrako indarkeriaren eguntzat, gure gizartean dagoan arazo larri horren ganean gogoeta egiteko.

 (gehiago…)