Noticias

Busturiko garbileku eta urasken ganeko bideoaren aurkezpena eta bisita gidatua

0

Azken sei urteetako ibilbideari jarraituta, aurten be Europako Ondare Jardunaldietan parte hartu dogu Busturiako Udalagaz batera. Urtero Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen dauzan jardunaldien leloa “Guztion ondarea, denok parte” izan da. Jardunaldien helburua gure ondarea persona guztiei zabaltzea izan da, bazterketarik egin barik.

 (gehiago…)

Busturian uraren gurpilean ikusi

0

Beste garai baten, etxeetan urik ez egoanean, andrazkoak joan-etorri asko egin behar izaten eben iturrira uretan eta erreketara erropea joten. BUSTURIAN URAREN GURPILEAN: Busturiko iturriak, garbilekuak eta uraskak.

Orozkoko errotarri-harrobiak liburuaren aurkezpena

0

Joan dan barikuan, urriaren 22an, Orozkoko Zubiaurreko Donibane Aretoan Orozkoko errotarri-harrobiak izeneko liburua aurkeztu zan. Javi Castro eta Iñaki Garcia Uribe dira liburuaren egileak; biak Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Saileko kideak.

 (gehiago…)