Noticias

Adi, grabetan gagoz!

0

Egunotan gazteen hizkera hobetzeko podcasten audioak grabetan ibili gara. Ziortza Artabek zuzendutako taldeak alkarrizketak sortu eta ostean, ahotsak ipinteko ordua etorri da. Sharif eta Peruren arteko alkarrizketetan, gazteei ardura eta eragiten deutsiezan gaiak tratetan dira. Eurak euskeraz erabilteko moduko esakuneakaz, ganera.

 (gehiago…)

Ikasturteagaz batera laguntzaileak bueltan

0

Urriagaz batera, gure laguntzaileak etorten hasi dira. Faltan bota doguz, eta zelan ganera! Pandemia dala-ta urte eta erdian etorri ezinik egon eta ostean, apurka-apurka hastekotan dira. Artxiboko aldizkariak, kartelak, pegatinak, liburuxkak… itxaroten dagoz esku gozook hartu, ordenau eta behar dan moduan gorde dagiezan.

 (gehiago…)

Zorionak Miren Agur!

0

Miren Agur Meaberi Poesiako Sari Nazionala emon barri deutsie, Nola gorde errautsa kolkoan liburuagaitik. Zorionak, bihotz-bihotzez, Miren Agur! Ondo merezitako saria.

Miren Agur gazte-gazterik hasi zan idazten, ipuinak, narrazinoak eta poesia. Gazteentzat eta helduentzat idatzi izan dau. Ibilbide luze horretan hainbat sari irabazi ditu, azkenengo hau (oraingoz) gailen dauela.

 (gehiago…)