Noticias

Hitzaldia Leioako Irakasleen Unibertsitate Eskolan

0

Aurreko lau urteetan egin izan dauan moduan, aurten be Akaitze Kamiruagak Kultura Ondareari buruzko hitzaldia emon deutse EHUko Irakasleen Unibertsitate Eskolako bigarren mailako ikasleei.

Ikasleok euren jaioterrietako kultura ondareko arloren bat aukeratu eta ikusentzunezkoa landu behar dabe. Euskal Herriko kultura ondarea hain aberatsa izanik asko eta asko dira jorratu daitekezan gaiak; eta hitzaldiak, azaletik baino ez bada be, gai horretan murgiltzeko aukera emoten deutse.

 (gehiago…)

EusTET ikastaroa martxan

0

Aurten be, irailean, Labayrun EusTET ikastaroa emoten gabilz: euskara-teknikari eta trebatzaileen prestakuntzarako ikastaroa. Ikastaro trinkoa da, 15 egunekoa, eta aurten 10 ikaslek osatutako taldea batu da.

EusTET ikastaroa euskera-teknikari zein trebatzaile lanetan ibilteko oinarrizko prestakuntzara bideratuta dago. Teoria eta praktika buztartuz, hainbat gai lantzen dira: Zer lege dago euskereari lotuta? Zer da euskera plan bat? Zer dirulaguntza dago euskerea sustatzeko? Eta euskerearen ziurtagiriak zeintzuk dira eta zelan eskuratu leitekez? Zer desbardintasun dago euskera-irakaslearen eta trebatzailearen artean? Zelan antolatu trebakuntzea erakunde baten? Zer baliabide dago trebakuntzarako?

 (gehiago…)

Ikasturteko lehenengo ikastaroak

0

Ikasturteko ohiko ikastaroak irailean abiatu dira. 2021/2022 ikasturteari hasiera emoteko, hainbat ikastaro hasi dira honezkero, baina oraingoz ikasle gehien batu dabezanak HABEren B2 eta C1 azterketen 2. deialdia prestatzeko ikastaroak dira, batuaz eta bizkaieraz. Momentuz azterketa idatzia prestetan dabilz, eta behin hori eginda, ahozkoa prestetako txandea etorriko da.

 (gehiago…)