Noticias

Lazkaoko artxibora bisita

0

Maiatzaren 7an Labayruko kide batzuk Lazkaora joan gara hango artxibora bisitan. Aita Juan Jose Agirrek eta Miren Barandiaranek hartu gaitue, eta berbaldi mamintsua egin dogu artxibootako beharrei buruz eta horregaz lotutako beste hainbat gauzari buruz. Horren ostean artxiboa eta liburutegia zehatz-mehatz erakutsi deuskue: eduki motak, gordeteko moduak eta sistemak, katalogazinorako lehentasunak, liburu bitxiak, edizino bereziak… (gehiago…)

Etnografiako gaiak esku-eskura

0

Gurean zer berri? Zaharrak barri liburu bildumako zortzigarren alea argitaratu barri dogu. Etnografia Atalak izeneko blogean astero-astero zabaltzen ditugun artikuluen artean egindako aukeraketa da liburu hori. Honezkero zortzi urte daroaguz etnografia hedatzen, modu erraz eta dibulgatiboan, posta elektroniko bidez. (gehiago…)

‘Idazlagun’ zerbitzua emoten gabilz

0

Idazlagun zerbitzua emoten hasi gara Lakuan. Zerbitzu hori Eusko Jaurlaritzak bertako langileei emoten deutsien laguntasuna da, idatziz euskerea erabili daien. Helburua da idatzizko sorkuntza bultzatzea euskerea ondo-ondo ez dakien funtzionarioen artean be. (gehiago…)