Noticias

Labayruk lankidetza-hitzarmena barriztau dau Eusko Jaurlaritzagaz eta Bizkaiko Aldundiagaz

0

Hiru erakundeok hitzarmen markoa sinatu dabe lau urterako, aldi horretan alkarregaz jarduteko urtean-urtean adostutako egitasmoak beteteko. Hitzarmen horren aterpean, Labayru Fundazioak mendebaldeko euskerea lantzen, finkatzen eta zabaltzen jarraitzeko ardurea hartzen dau, lexikografia eta gramatika arloetan batez be.

Gaurko agerraldian parte hartu dabe Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera, Kultura eta Kiroleko diputaduak, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, eta Igone Etxebarria Labaryru Fundazioko zuzendariak.

 (gehiago…)

Gurutzi Arregi Azpeitia, ekintzaile nekaezina (1936/11/12-2020/05/06)

0

Igarri ere egin barik, urtebete igaro da Gurutzi gure ondotik joan zenetik. Baina holakoa da bizitzaren legea; denborak aurrera egiten du, eta geuk ere halaxe egin behar.

Ekintzaile handia izan zen Gurutzi. Azken egunera arte langile nekaezina bere buruarentzat; hauspo, akuilu eta eredu berarekin lan egin genuenentzat. Aitzindaria arlo askotan; gizonen artean adore, ahalegin eta esfortzu handiz kulturaren munduan bere lekutxoa egiten jakin zuena.

 (gehiago…)

Aurtengo udan be euskerea ikasi

0

Udarantza hurreratuten goaz, eta prestau ditugu udako ikastaroak. Eskaintza zabala da, maila guztiak egin ahal izango dira, C1 mailako azterketa prestatzekoaz ganera.

Aste biko ikastaro bi egingo dira, azkenengo urteetan ohikoa dan moduan. Lehenengoa bagilaren 21etik garagarrilaren 3ra, eta bigarrena garagarrilaren 5-17 bitartean.

 (gehiago…)