Noticias

Gure herri-kultura eta -jakintza asteroko artikuluetan

0

Herri-ondarea esaten deutsagu gure kulturaren arlo guztiak jasoten dituan lanari. Hor sartzen doguz bizimoduari lotutakoak (jatekoak, bizitzako zikloak, janzkera…), lanakaz zerikusia daukienak (nekazaritza, abeltzaintza, errementariak, errotak, joskileak…), urteko jaiei buruzkoak (Gabonak, inauteriak, herriko eta auzoetako jaiak…), familia eta etxea, gizarte-antolaketaren ganekoak…

 (gehiago…)

Bilbo, euskera eta toponimia

0

Hiru osagai horreek daukaz Bilbon hara-hona izeneko liburuak. Bilboko toponimia, hau da, leku-izenak oinarritzat hartuta, 40 artikuluko bilduma prestau genduan Labayrun Bilboko Udalagaz egindako hitzarmenaren babesera. Lan hori joan dan urtearen amaieran argitaratu eban Udalak, BilbaoArteko artistek egindako irudi zoragarriakaz. Lan txukuna geratu zan, bai horixe!

Horren barri emoten, liburuaren nondik norakoak azaltzen egon dira Euskadi Irratian Ziortza Artabe, Jabier Kaltzakorta eta Felix Mugurutza, liburuan parte hartu dabenetako hiru. Entzun hemen pasartea.

 (GEHIAGO…)

Igone Etxebarria Labayru Fundazioko zuzendari barria

0

Labayru Fundazioak Igone Etxebarria izendatu dau zuzendari. Orain arte ardura horretan egon dan Adolfo Arejita, Artezkaritzako presidente izango da aurrerantzean, Jokin Gorozikaren ordez. Igone Etxebarria Fundazioaren zuzendariordea izan da azkeneko hamabi urteetan. Erantzukizun barria jasoterakoan adierazo dau “Labayruk erronka asko dituala aurrera begira, eta horretara jarriko dala”.

Igone Etxebarria, (Bedia, 1962). Euskal Filologian lizentziatua, ikasketak amaitu eta Labayrun hasi zan beharren (1985). Gero 14 urte egin zituan ETBn zuzentzaile eta euskera arduradun (1988-2002). Horren ostean, barriro Labayrura etorri eta, Eusko Jaurlaritzan Euskara Sustatzeko zuzendari egindako urte eta erdiko tartea kenduta (2005-2007), bertan jarraitu dau, 2008tik hona zuzendariorde dala.

 (gehiago…)