Noticias

Euskaraldiaren balorazino-ekitaldia

0

Aurtengo Euskaraldia amaitutzat joteko, Bilbon egin da balorazino-agerraldia, eta han egon da Labayruko ordezkaria, Jokin Gorozika, Artezkaritzako burua.

Labayruko beharginok be parte hartu dogu, ariguneetan, baina horrez ganera, eragile izan gara.

 (gehiago…)

Aurtengo nobedadeak Durangon

0

Durangoko Azoka ate joka daukagu. Labayruk bere urteko nobedadeak han erakutsiko ditu. Tartean dira, Karmelo Uriarteren EDERRIKO. Kontau behar dot eta Bilbon hara-hona liburuak.

Horreekaz batera, Idatz & Mintz literatur aldizkaria, eta Zaharrak berri saileko laugarren alea egongo dira.

 (gehiago…)

Bilbori buruzko barriak toponimiaren bitartez

0

Bilbon hara-hona. Leku-izenak eta euren arrastoak izeneko liburuak Bilboren barri emoten dau, baina toponimia gidari dala. Hau da, Bilboko hainbat leku-izenen bitartez, lekuon ganeko hainbat informazino emoten da.

Lan korala da, 40 artikulu ditu, hainbat idazlek onduta. Ikuspegia ezbardina da batetik bestera: historikoa, linguistikoa, anekdotatan oinarritua… Danak oso interesgarriak eta jakingarriak.

Toponimia leku-izenak aztertzen dituan disziplina da, eta oso lagungarria da lekuotako bizimoduaren barri emoteko. Geografia, orografia, lanbideak, persona ilustreak… hainbat jakingarri adierazten dabez.

 (gehiago…)