Noticias

Angel Mari Unzueta Zamalloa: ustebako heriotza

0

Ustebakoan joan jaku Angel Mari Unzueta Zamalloa abade euskalzalea (1952-2020), 68 urte abenduaren 4an beteteko egoala, lagun, ezagun, eleiztar eta herritar asko eta asko harri eta zurtz gelditzen zirala. Zemendiaren 14an, zapatu iluntze beranduan jazo zan, halakorik espero ez genduala.

Angel Marik Labayru Fundazioagaz, artean Labayru Ikastegia zanagaz, euki dauen hartuemon nagusia euskal hizkuntza lokarri dala izan da lehenagoko aldietan, eta erakunde hartuemonak dirala azken denporetan.

 (gehiago…)

Euskaraldia aurkezten Erandion

0

Aitziber Argiarrok, Labayru Fundazioko teknikariak, Euskaraldiaren barri emon dau Segurtasun Saileko Erandioko egoitzan azaroaren 10ean. Aurkezpen berean, Izaskun Urien Azpitartek, Giza Baliabideen zuzendariak, emon ditu bertakoentzako Euskaraldiaren ganeko barri batzuk.

Aitziberren aurkezpenean, Euskaraldia zer dan, Ahobizi eta Belarriprest izatea zer dan, aurreko edizinoko datuak, aurtengo barrikuntzak zeintzuk diran, ariguneak zer diran eta abar azaldu zituan.

Euskaraldia, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da Euskal Herri osoko herri, enpresa eta administrazioetan. Segurtasun Sailean be izena emoteko aukera dago eta ariguneetan antolatzeko.

Gurutzi Arregi (1936-2020) Durangoko alaba adoptibo izentau dabe ekitaldi hunkigarrian

0

Atzo, azaroaren 12an, Gurutziren urtegunean, egin eben ekitaldia Gurutzi Arregi Durangoko adopziozko alaba izentetako. Alde batetik udalbatzak onartzeko ekitaldia egin eban udaletxean, eta bestetik, San Agustin gunean, omenaldi ekitaldia.

Han egon ziran hango eta hemengo hainbat konbidau, tartean zirala Ander Manterola, Jokin Gorozika, Miguel Zugaza, José Julián Baquedano, Gaspar Martínez, Nerea Mujika… Gurutziren nebak, lobak, lagunak, senideak eta Durangoko hainbat alkarte eta erakundetako ordezkariak.

 (gehiago…)