Noticias

Gatikako baserrien ganeko hitzaldia

0

Urriaren 20an, Gatikako Berbalagun taldeak kurso honetan egin dauan lehenengo saioa atxakiatzat hartuta, Akaitze Kamiruagak orain urte bi Gatikako Udalaren eskariz argitaratutako Gatikako baserriak liburuxkaren aurkezpena egin eban.

 (gehiago…)

Gotzon Garitaonandiari omenaldia Bermeon

0

Urriaren 15ean Gotzon Garitaonandiaren heriotzaren 50. urteurrena bete zan. Hori dala-ta, hurrengo egunean, omenaldia egin jakon Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan; omenaldi xumea izan zan baina benetan hunkigarria. Ekitaldia Sukarri kultur-taldeak, Gotzon Garitaonandia euskaltegiak eta Bermeoko Euskera Taldeak antolatu eben.

 (gehiago…)

Lezamako historia bideoan ikusgai

0

Joan dan urtean egitasmo potoloa egin genduan Lezamako udalak eskatuta. Herriaren azken mendeko historia batu dogu herritarren ahotik. Ordu eta erdiko ikusentzunezkoa da, euskeraz eta gaztelaniaz sortutakoa: Lezama, sei bihotz taupadatan / Voces de Lezama en seis compases. Bideoak sei atal ditu:  herria, gerra eta gerraostea, bizimodua, txakolina, andrazkoen lanak eta kirola.

 (gehiago…)