Noticias

Bardintasuna lantzen

0

Labayru Fundazioan bardintasuna gure jarduera eta zeregin guztietan txertatzeko konpromisoa hartu dogu. Honezkero diagnostikoa eta plana egin doguz, modu sistematikoan aurrera egiten joateko.

Horren harira, hizkuntza aldetik bardintasuna kontuan hartzeko erispideak aztertu ditugu Bultz-lan aholkularitzako teknikariagaz. Hizkuntza era batera edo bestera erabili, mezuak oso ezbardin emoten dira. Batzuetan ohitureagaitik beste barik jokatzen dogu era jakin baten. Kontua da konsziente izatea zergaitik egiten ditugun aukerak, eta ia benetan horretara jokatu gura dogun. (gehiago…)

Ondare arloko prestakuntza Jon Mentxakatorregaz

0

Zer dira mitoak? Zer siniskerak? Zer errituak?

Termino bakotxak eduki ezbardina adierazten dau, baina batzuetan nahastean erabilten doguz. Bakotxa zer dan edo zeri egiten deutsan aitamena ondo bereizteko, Jon Mentxakatorrek hitzaldia emon deusku. Banan-banan garandu ditu hainbat termino eta kontzeptu, batetik besterako mugea beti hain argia ez bada be. (gehiago…)

Mundueneako ipuinak umeen tailerretan

0

Munduenea munduko hamar herrialdetako hamar ipuineko bilduma da. Ipuin bakotxagaz tailer bat egiteko gara Bilboko Esperantza frontoiko liburutegian, Bilboko Udalaren eskariz.

Hamar tailer izango dira, bakotxa ipuin bati buruzkoa, urtean zehar egiteko. Amaia Egidazu ipuin-kontalariak hartuko dau ardurea. Saioak ordu eta erdikoak izango dira, 6-8 urteko umeentzat. (gehiago…)