Noticias

Hasi da Derioko LI. Udako Euskal Ikastaroa!

0

Urtero lez, Labayru Fundazioak aurten be udako ikastaroetan txanda bi antolatu ditu: bata, oin, bagilaren akabuko hamabostaldian, eta bestea garagarrilaren 1. hamabostaldian. DUEIko lehenengo txanda martxan dago daborduko. Ikastaroa bagilaren 15ean hasi zan, eta 27an amaituko da. Astelehenetik barikura goiz eta arrasti ibiliko dira ikasleak eta zapatuetan be bai.

Covid 19a dala eta, pandemia zabaltzea ekiditeko prebentzio-neurriak hartu behar izan doguz eta eskolak egokitu. (gehiago…)

Ondo etorri Botaba Unibertsora

0

Bueltan da beste behin Botaba egitasmoa, aurreko hiru edizinoetako helburu beragaz baina guztiz erabarriturik.

Botaba Erronka esamoldeak gazteen artean zabaltzeko bideo-lehiaketa lez jaio zan orain dala hiru urte Instagramen. Bideo laburretan esamoldeen erabilera irudikatzeko eskatzen zan, eta zein baino zein lan original eta zelebreagoak jaso genduzan parte-hartzaileen aldetik.

Oraingoan, ostera, Euskal Esamoldeen Unibertsoa eratu gura dogu urte osoko ekimen jarraituan. Kalean eta lagunartean darabilguzan esapide kolokialen erabilera modu dibertigarri eta dinamikoan sustatu eta bultzatu gura dogu. Ligetako orduan, parranda-giroan, lagunari adarra joterakoan… adierazkortasunez jarduteko beharrezko baliabideak jolasaren bitartez ezagutarazo gura doguz, parte-hartzaileakazko interakzinoa sustatuz. Eduki didaktikoez gainera, egunean-egunean euskal esamoldeei lotutako erronkak proposatuko deutseguz, euren egunerokoan baliagarriak baizen erabilgarriak izan leitekezan esaldi eginak eskura daiezan. (gehiago…)

EusTET ikastaroa prestatzen hasi gara

0

Aurten be, irailean, Labayrun EusTET ikastaroa emongo dogu: euskara-teknikari eta trebatzaileen prestakuntzarako ikastaroa. Matrikula uztailaren 30era arte da edo plazak amaitu arte egin ahal izango da.

Zer da EusTET?

Gure gizartean, lan handia dago euskerearen normalizazino arloan, alde batetik, herritarren artean euskerearen ezagutza eta euskeraz bizitzeko eskaerea gorantz doalako eta, bestetik, enpresa zein entitateak sentsibilizatuago dagozalako zerbitzua euskaraz emoteko abantailez.

EusTET ikastaroan euskera-teknikari zein trebatzaile lanetan ibilteko oinarrizko prestakuntzea jasoko dozu: Zer lege dago euskereari lotuta? Zer da euskera plan bat? Zer dirulaguntza dago euskerea sustatzeko? Eta euskerearen ziurtagiriak zeintzuk dira eta zelan eskura daitekez? Zer desberdintasun dago euskera-irakasle eta trebatzaile baten artean? Zelan antolatu trebakuntzea erakunde batean? Zer baliabide dago trebakuntzarako? (gehiago…)