Noticias

Kultura gaiak online modu praktikoan

0

Itxialdi honetan oso harrera ona euki dabe “Ipuingintza eta kontalaritza” eta “Euskal kantu eta jolasak” ikastaroek. Maiatzaren 11an hasi dira biak, linean.

Lehen aurrez aurre eskaintzen genduzan ikastaroetatik abiatuta, teoria egokitu eta material barria sortu da. Horretara, lehenengoz eskaintzen diran ikastaro biok interesatu guztientzat zabalik dagoz. (gehiago…)

Abian da Itzulpengintza ikastaroa (1. maila)

0

Apirilaren 27an hasi zan “Itzulpengintza ikastaroa (1. maila)” online ikastaroa. Aurretiaz egindako online ikastaroa moldatu eta egokitu eta ostean, lehenengoz eskaini da ikastaro hau, eta, itxialdi honetan, oso harrera ona izan dau ikasleen artean. Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako ikasleak ditugu; hala ere, ikastaroa urrunagotik egiten dabilen ikasle bat be badago, une honetan Hungarian dabil eta lanean. (gehiago…)