Noticias

GURUTZI ARREGI, gugaz betiko

0

Hutsune handia itxi dau Gurutzi Arregiren heriotzeak, lagunen artean eta etnografiako ikertzaileen artean. Horreetariko askoren omenaldia batu dogu tarte honetan: Labayruko eta Etnikerreko lagunenak, administrazinoetako agintarienak, etnografiako aituenak…

Holango testigantzak hurrengo webgune honetan be itxi daitekez: agurrak.com, hor atondu dogu Gurutzi agurtuteko leku birtuala, alkartu ezin dan garai honetarako aproposa.

————————

Este es un pequeño homenaje de muchas personas que sienten la muerte de Gurutzi Arregi y el vacío que nos deja. Además de los testimonios recogidos aquí, se puede despedir también en agurrak.com, compartiendo textos e imágenes, en estos tiempos en que no podemos reunirnos. (gehiago…)

Agur Gurutzi Arregi Azpeitia

0

Bart hil da Gurutzi Arregi Azpeitia. Agur egin ezinik joan jaku lagun artetik.

Gurean sakon erroturik geratuko da haren irribarre zabala, haren zintzotasun garbia, haren ekin bizia.

Gurutzi Arregi Lemoan jaio zan (1936), baina gerra zibila amaitu orduan, familia Durangora joan zan eta ordutik han bizi izan da, herriagaz lotuta.

Lehenengo ikasketak San Vicente Paúl eskolan egin ebazan, eta gero idazkaritza eta kontabilidadea Santa Susanan ikasi zituan. Durangoko zenbait enpresatan zuzendariaren idazkari moduan jardun eban. (gehiago…)

Herri Ondareko katalogoan bideo gehiago

0

Herriondarea.eus webgunea elikatzen jarraitzen dogu. Azken egunetan beste 165 bideo-txatal argitaratu doguz, lehendik dagozanen ganean corpus ederra osotzen dabela. Aspaldi honetan, Pedro Mari Goikoetxea kazetaria lagun dogula, gure inguruko kirolari handiak izandakoei grabazinoak egin deutseguz. Horreetatik hainbat txatal egin eta argitaratu ditugu. Hona:

 (gehiago…)