Noticias

UZEIren Sinonimoen Hiztegitik konsulta zuzena Labayru Hiztegian

0

UZEIk eta Labayru Fundazioak bat egin dabe lehenengoaren Sinonimoen Hiztegia eta bigarrenaren Labayru Hiztegia lotzeko. Izan be, Sinonimoen Hiztegia euskera hutsekoa da; Labayru Hiztegia, ostera, euskera-gaztelaniakoa. Aurrerantzean, Sinonimoen Hiztegian ‘ES’ lotura adierazten dan lekuan sakatu ezkero, Labayru Hiztegian esanahia konsultau ahal izango da. (gehiago…)

Aurten be hainbat nobedade Durangoko Azokarako

0

Badator Durangoko Azoka, eta han egongo da barriro Labayru Fundazioa. Aurten be argitalpen barri batzuk dakarguz, lehenagokoakaz batera erakusteko. (gehiago…)

Botabaren hirugarren edizioak baditu irabazleak

0

Botaba Euskal Esamoldeen Erronkaren hirugarren edizioa izan dugu aurtengoa eta, aurten ere, hainbat parte-hartzaile batu zaizkigu egitasmora. 60 bat bideo aurkeztu dira inoiz baino gazteagoa izan den lehiaketara eta Euskal Herriko hainbat lekutara heldu gara: Donostia, Gasteiz, Hondarribia, Ermua, Ondarroa, Bilbo, Iurreta, Pasaia, Gernika, Eibar, Ordizia, Zaldibia, Arama, Sopela…

Beste behin, sari potoloak egon dira jokoan. Sari nagusiaz gain, esamolde originalena ere saritu dugu. Eta gainera, lehiaketara aurkeztutako lehenengo hamar parte-hartzaileen artean Bilbao BBK Live-erako lau sarrera zozkatu ditugu, Last Tourren eskutik. Porru eginda esamoldearekin Ermuko @igpermua taldeak egindako bideoak irabazi ditu sarrerok. (gehiago…)