Noticias

Oizko errotarri-harrobiak liburuaren aurkezpena Berrizen

0

Liburu hau 2010ean hasitako ikerketa etnografiko baten emaitza da eta bertan errotarri-harginen lanbide galdua erakusten jaku, beste garai baten hain garrantzitsua izan zana. Izan be, Oiz ingurua eta Berriz dira errotarri-harrobi gehien katalogauta daukiezan Euskal Herriko eta Europa osoko udalerrietako bat; 20 hain zuzen be.

Liburuaren egilea Javier Castro etnografo gipuzkoarra da eta Berrizko Udalak argitaratu dau lana. Labayruren zeregina testuak bizkaieratzea eta edizinoa koordinetea izan da.

Kultur Etxean egin zan aurkezpen-hitzaldian, Javier Castro bera, Orland Isoird Berrizko alkatea, Juantxu Aguirre Aranzadiko idazkaria eta Akaitze Kamiruaga Labayru Fundazioaren Herri Ondareko arduraduna izan ziran. Hara bertaratu ziran Javierri harrobiak aurkitzeko lanetan laguntzen ibilitako lagun ugari be.

Arratzuko ondarea ibilbide baten bitartez

0

Azaroaren 30ean aurkeztu dogu Arratzun, Udalaren enkarguz egin dogun bideoa. 15 minutuko bideoa da, Arratzun zehar ibilaldi bat eginez, herria erakusten dauena. Bertan partu hartu dabe Izaskun Urkiagak Udalaren izenean, eta Igone Etxebarriak Labayrurenean. Horrez ganera, herriko jentea be batu da.

Ibilbide polita da, gura dauenak egiteko modukoa, eta horrek atxakia emoten deusku Arratzuko bizimoduaz, herriko ohiturez, herri-kulturaz edukiak zabaltzeko. Holan, ibilbidea egitera doanak, beste ikuspegi bat eta informazino gehiago eukiko dau ikusten dituan lekuei buruz. (gehiago…)

Labayrukide batzuen lekukotasuna saria hartzean

0

Bilboko Udaleko omenaldian, Labayruko kide batzuen lekukotasunak jasotzen dituen bideoa emon dabe. Hona hemen.