Labayru Fundazioak jardunaldia eratu dau, ahozko literatura gai hartuta aprilaren 7 eta 8rako Bilboko Rekalde aretoan.
7an iluntzeko 7retan, hitzaldi-kantaldia egingo da. Euskal balada eta kantu zaharren errepertorioa izango da gaia. Alde batetik Jabier Kalzakortak kantuaren azalpen eta argibideak emongo ditu eta Maddi Oihenart kantariak abestu.
Hurrengo egunean goizean, Jesus Antonio Cidek hitzaldia egingo dau, barriro be balada-gai baten ganean. Cid Madrileko Unibersidade Complutenseko irakaslea da, Menéndez Pidal Mintegiko zuzendaria eta ahozko literaturan aditua.
Jarraian mahai-inguruan ahozko literaturaren garrantzia izango da gaia hiru hizlariren artean, bakotxak ikuspegi bat dakarrela: Yolanda Arrietak irakaskuntza arloan jarduten dau, Kirmen Uribek idazle ikuspegia ekarriko dau, eta Ruper Ordorikak abeslariarena.
Ekitaldi biok doan izango dira, baina izena emon behar da: idazkaritza@labayru.eus.