Labayru Gaur

0

Apirilaren 21ean, arrastiko 7retan, “Kili-Kili barru-barrutik” izeneko hitzaldia egingo dabe Jesus Eguzkiza Eguzkik, Asier Astigarragak eta Lorea Bilbaok.

Euskal Museoan “Kili-Kili. Euskera pozgarri” izeneko erakusketa dago ekainera arte ikusgai. Hitzaldia haren osagarri izango da.

Hiru hizlari izango dira, hirurak Kili-Kilin buru-belarri ibilitakoak, baina garai eta zeregin ezbardinetan.

Jesus Eguzkiza Eguzki hasierako urteetan, San Antonen, Jose Antonio Retolazaren hurreko taldean partaide izan zan. Umeen ekintzetan monitore eta pailazo ibilia da; baita be umeei Kili-Kiliren izenean gutunak idazten be. Horrez ganera, handik urte batzuetara, Kili-irratiko esataria izan zan.

Asier Astigarraga 80ko hamarkadan ibili zan gehien, udako ikastaroetan, komikiak argitaratzen… Berak idatzi eban Jose Antonio Retolazaren biografia ‘Bidegileak’ bildumarako.

Lorea Bilbao geroagoko kolaboradorea da. Berak irudikatzen dau 90eko urteetara arteko Kili-Kiliren jarduera, kili-jaietan eta umeakaz egiten ebezan ekintzetan.

Hiruren artean, bakotxak ikuspegi personala emonda, Kili-Kiliren ganeko ezagutza beste era batera osotzea da helburua.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.