Labayru Fundazioak hainbat hamarkada daroaz bizimodu tradizionalari buruzko informazinoa batzen, ikertzen eta gizarteratzen. Aurten be, daborduko, hainbat herritarren testigantzak batu dauz, eta www.herriondarea.eus atarian argitaratu, besteak beste: Zeberioko Manu Etxebarriak mitologiaren gainean kontautakoak; Zeanuriko Enrike Etxebarriak artzaintzari buruz azaldutakoak; Zeanuriko Ander Manterolak erroteari buruz esandakoak eta egurraren eta basoaren gainean Atxondoko Jesus Eguzkiza Eguzkik ondo baino hobeto ezagutzen dituanak.
Bildutako materialetik ehundik gora bideo-pasarte aukeratu eta gehitu dira Herri Ondarean katalogora. Ikus-entzunezko euskarrien bidez, euskal kultura herritarren ahotik zuzenean erakusten da webgune horretan. Eguneroko bizimodua, lanbideak, ohiturak, olgetak, urte-sasoiai lotutako ekintzak eta errituak, berbak, esaera zaharrak, kantak, ipuinak…, hainbat gai batu dira ondarearen atarian.
Herrika eta gaika antolatuta, Bizkaiko hainbat txokotako informanteak ditu Labayruk, herriko kultura ahoz aho transmitiduteko gogotsu. «Gure ondarea eten barik aldatzen doa bizimoduagaz batera. Halan ba, belaunaldien arteko transmisinoa ziurtatzeko, oso garrantzitsua da herritarren lekukotasunak bertatik bertara batu eta argitaratzea», dino Ziortza Artabe Labayruko beharginak.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.