Ikasturte osoan euskerako eskolak emoten egon gara gure euskaltegietan zein kanpoko enpresa, udal eta ikastetxeetan. Pandemiaren eraginez, eskolak egokitu behar izan genduzan eta ikasturtea etxetik, linean, amaitu genduan ikasleek zein irakasleok.
Udeagaz batera, DUEI (Derioko Udako Euskal Ikastaroa) etorri zan eta euskaltegira buelta ginan. Aurtengoa DUEIaren 51. edizinoa izan da. Berezia, segurtasun-neurriak atondu behar izan genduzalako; baina bi hamabostalditan Boluetako eta Coloneko euskaltegietan euki doguz ikasleak, eta gu pozarren, barriro geletako bizitasunaz gozatzen.
Ikasturtea eta udako trinkoak amaitu dira, eta oin Labayruko irakasleon txandea da. Izan be, oporrak hartu orduko, aste honetan eta hurrengoan lau eguneko barne prestakuntza-ikastaroa daukagu, gure bizkaierea lantzeko: alde batetik, lexiko eta gramatika mailan birziklau, eta, bestetik, bizkaierazko alfabetatzeetako mailetan emon beharreko edukiak eta daukaguzan materialak eta baliabideak bergogoratu. Adolfo Arejita, Gorane Intxaurraga eta Ana Oar-Arteta dabilz irakasle eta Labayruko 20 bat irakasle eta behargin ikasle. Izan be, ondo irakasten segiduteko, egunean jarri beharra dago.
Birziklatze-ikastaro honen ostean, Labayruko irakasle eta langileok oporrak hartuko doguz, abuztuan merezitako deskantsua hartzeko. Irailean gure bizkai-euskerea birziklauta eta indarbarrituta bueltauko gara, ilusino handiz datorren ikasturtea prestetako.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.