Durangoko Udalbatzak Gurutzi Arregi herriko ‘alaba adoptibo’ izentetea ebatzi dau. Gurutzi Arregi maiatzaren 6an hil zan, etnografian behar handia eginda. Labayru Fundazioaren sortzailea, Etniker taldeetako kide eta koordinadorea, Gerediaga Elkarteko kidea, Eusko Ikaskuntzakoa… Kultura arloan ibili izan da Gurutzi bizitza osoan, alkarte eta erakundeetan ibilbide luzea eginaz.
Bere lan esparrua herri-erlijinoa izan da batez be. Bizkaiko ermiten katalogoa egin eban lehenengo, eta gero, ermiten tipologia eta ezaugarriak sakon aztertu zituan.
Lemoan jaioa izan arren, ume-umetatik Durangon bizi izan da, eta orain herriak aitortza hori egin gura deutso. Herriko persona hurrekoek eta kulturan zeresana daukienek proposatu deutsie udalari halako aitortza egitea, eta bai onartu be udalbatzak aho batez.
Datorren azaroaren 12an, Gurutziren jaioteguna ospatuaz, pleno berezia egingo dabe haren omenez, izendapena iragarteko.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.