Labayru Gaur

0

Joan dan urtean Bendejerak, solotik plazara izeneko lana argitaratu genduanetik, Bilboko Udalak Euskerearen Egunean egindako omenaldiaz ganera, gai horrek interesa hartu dau gure gizartean. Lana liburu eta bideo euskarrian zabaldu zan.

Lan horretan batez be Bilboko Erriberako merkadura joaten direnak erakusten badira be, eskualde guztietan egon dira bendejerak. Bakotxak eskualdeburu egiten dauen herrian saltzen dau batez be, eta etxerik etxe edo bezeria fijoari be bai.

Bendejerak beti egon dira hor, gure baserrietako ekonomiari eusten, etxeko eta etxetik kanpoko beharrak egiten, baina ikusiezinak edo izan dira, ez jake euki daben garrantzia emon. Oin agirira atera diranean balioa emotea lortu dogu.

Horren erakusgarri da hedabideetan egunotan gai honek izan dauen oihartzuna. Akaitze Kamiruagak, Labayru Fundazioaren egitasmo horretarako arduradunak, parte hartu dau hurrengo hedabideetan. Hona entzungai eta ikusgai:

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.