Labayru Gaur

0

Joan dan azaroaren 2an eta 4an Akaitze Kamiruagak, aurreko urteetan egin izan dauen moduan, hitzaldi bana emon dauz Leioako Irakasleen Unibertsitate Eskolan eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate Digital Globalen graduan, hurrenez hurren.

Hitzaldiotan etnografia, Euskal Herriko Atlas Etnografikoa eta herri ondarearen gaineko azalpenak emon ditu. Besteak beste, arlook ikertzeko Labayru Fundazioak erabilten dauen metodologia, landa-lanak, eta ondare hori sustatzeko eta gizarteratzeko landutako egitasmoen eta argitalpenen barri emon deutsie.

Labayru Fundazioak ibilbide luzea eta eskarmentu handia dauka arlo horretan eta esperientzia hori oso baliagarria da ikasleek egin beharreko ikerketa-lanetan.  

Izan be, ikasleek kultura ondarea eta euren hurreko ingurunea aztertu beharko dabe. Hilaren amaieran, Mondragon Unibertsitateko ikasleek egingo dabezan lanen aurkezpenetan be parte hartuko dau Akaitzek.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.