Labayru Gaur

0

Podcastak grabatzen ibili dira Jon Gomez, Aitziber Argiarro eta Tere Eguzkiza, Jesus Eguzkiza Eguzkiren ardurapean, haren begi eta belarri zoliari kasu eginaz. Horretarako, Ziortza Artabek, Abeliñe Erauskinek eta Ana Oar-Artetak sortutako gidoiak izan dabez.

Orain dala urte bi hasi ginan gazteen hizkera aberasteko eta lantzeko podcastak sortzeko egitasmoa lantzen, Bilboko Udalaren laguntasunagaz. Urte bitan seina podcast argitaratu doguz.

Aurten beste sei egiten gabilz, beti neska-mutil gazteen alkarrizketen bitartez. Barriketaldiotan gazteen intereseko gaiak lantzen ahaleginduten gara, euskera jatorrean, eta hizkuntza biziko baliabideak eskainiaz, euren etorria aberasteko edo ugaritzeko.

Laster egongo dira eskuragarri, aurrekoakaz batera, erabili gura dauzan edonorentzat.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.