Labayru Gaur

0

IRALEko programaren barruan prestakuntza egiten dabilzan irakasleentzat, hitzaldia emon dau Akaitze Kamiruagak Bizkaiko Batzar Nagusien aretoan. Izenburua: andrazkoak etxetik kanpo lanean.

Orain arte herri ondareko ikerketetan jasotako informazinoan oinarrituta, Akaitzek andrazkoen hainbat zeregin eta lanbide aitatu ditu. Alde batetik, eta hasteko, andrak familiaren baloreen transmisinoan, eta etxeko ardatz moduan izan dauan eta daukan papela gogoratu eban, bai gizarte tradizionalean bai bestelakoan.

Hortik aurrera, arlorik arlo, garandu ditu era bateko eta besteko lanbideak. Izan be, sarritan pentsetan dogu andrazkoak XX. mendeko 60ko hamarkadan hasi zirala etxetik kanpora beharrean. Hori halan da euren eskubideak izateari erreparetan badeutsagu, baina hori baino askoz lehenago be hainbat behar motatan jardun izan dabe, batzuetan lanbidetzat be hartu ez arren.

Baserri munduan: bendejerak, esne-saltzaileak, erropa-garbitzaileak aitatu ditu. Irakaskuntzan andereñoak. Industrian hainbat lantegitan andrazko asko ibili da, batez be eskubeharrean, eskuz fin egin beharreko lanetan: La Encartada, Firestone, Dinamita, lantegi industrialetarako piezak… Eta azkenik, landu barri dauen arlokoak, itsasoagaz lotuta andrak bete izan dabezan lanbideak: sareginak, enpakadorak, neskatilak, arrain-saltzaileak, konserba-fabriketakoak…

Oso interesgarria izan da, eta aretobete lagunek gustura jarraitu dabe berbaldia, bai gaiak bai hizlariaren erreztasun komunikatiboak lagunduta.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.