Labayru Gaur

0

Aurtengo Durangoko Azokan Munduenea – Munduko ipuinen etxea ipuin bilduma aurkeztu dogu, Saguganbaran aurkeztu be. Umeentzako txokoa da Saguganbara, eta han egin genduan ekitaldia.

Alde batetik, Biosne Zarandonak bildumaren ganeko argibideak emon zituan: hamar ipuin, munduko hainbat lekutakoak, euskeraz eta jatorriko hizkuntzan, irakurteko eta entzuteko…

Eta bestetik, Eid Al Fitr-eko oparia irakurri eben Yolanda Arrietak euskeraz eta Abdelkader Dermachek arabieraz. Aldi berean, Enrique Morentek ipuinari buruzko marrazkia egin eban.

Horren ostean, hiztegitxua landu eben, euskeraz eta arabieraz berba batzuk esanez danen artean.

Jente asko batu zan ipuin kontaketarako, areto bete lagun, familia osoak, ipuin-giroan gozatzeko.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.