Hilaren 6an banatu ditue Mikoleta ipuin-lehiaketako sariak, Bilboko eskola-umeen artean. Lehiaketa hori Bilboko Udalak eratzen dau urterko, gaztetxuenen artean irakurteko eta idazteko zaletasuna indartzeko. Honezkero hogeta hamabost edizino egin dira, ez da emaitza makala.
Urteokaz Labayruk egiten dau lehiaketako prozesuaren kudeaketa, udaleko teknikariakaz batera. Izan be, Bilboko eskola guztiak dagoz deituta parte hartzera, eta urtero-urtero zortzirehun idazlanetik gora aurkezten dira.
Epaimahaia osotu, lanak banatu, euren arteko hartu-emonak eta batzarrak bideratu, aktak jaso… eta, azkenean, saritutako lanak argitaratu egiten dira.
Sari-banaketa Bilboko udaletxeko Arabiar Aretoan egiten da urtero. Umeak, gurasoak eta senideak, irakasleak… batzen dira bertara. Saridunei hainbat opari banatzen jakez, eta beti dago ikuskizunen bat ekitaldian, aurten Imanol Ituño magoa.
Egun berezia da danentzat. Eta pozgarria da gaztetxuen artean ipuinak euskeraz idazteko borondatea eta zaletasuna sendotzea. Orain artekoetatik batzuk bidea egin dabe letren munduan. Aurrerantzea be halan izango al da!